Zentroak zabaldu duenez, protestan Aixerrotako ikasle, irakasle, guraso eta langileak izan ziren, Mbeugouren hilketa salatzeko asmoz. Gogorarazi dutenez, daborduko zazpi dira indarkeria matxistaren eraginez hil dituzten emakumeak, Euskal Herrian. Aldarrikatu dute emakumeek kalean, gauean, etxean eta nonahi aske izateko eskubidea dutela.