Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Imanol Uriak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 8a, 09:41

Imanol Uria kantatzen domekako kanporaketan. © BERTSOZALE

Finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak; Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bertsozalez bete zen atzo arrastian, udagoieneko lehenengo kanporaketan.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko faseko lehenengo kanporaketa izan zen atzo, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, eta 200 bertsozaletik gora elkartu ziren bertan. Atzoko kanporaketan hurrengo bertsolariek parte hartu zuten: Asier Galarza Garai (Muxika), Garikoitz Sarriugarte Onaindia (Zaldibar), Imanol Uria Albizuri (Algorta), Ion Barrocal Besga (Trapagaran), Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo) eta Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela).

Ariketa denak egin ostean, Imanol Uriak lortu du puntu gehien batzea: 451,5 puntu. Hala, finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Besteak puntuazioen zain geldituko dira.

Horrela gelditu ziren atzoko puntuazioak:

  • Imanol Uria Albizuri 451,5
  • Julen Erezuma Arzanegi 449
  • Asier Galarza Garai 448,5
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia 439
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra 414
  • Ion Barrocal Besga 382,5

Hurrengo kanporaketa urriaren 14an, domekan, jokatuko da Santurtzin, Serantes kultur aretoan, 17:00etan.

Horretan kantatuko duten bertsolariak hurrengoak izango dira:

  • Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)
  • Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo' (Algorta)
  • Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas' (Iurreta)
  • Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales)
  • Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun