Kultura  Getxo  Leioa  Urduliz  Uribe Kosta 2018-10-19 17:59

"Mimoz eta arduraz" prestatu dute Zornotzako bertso-kanporaketa

Zornotzan abestuko dute etzi, domekan, Aitor Esteban, Unai Mendiburu eta Inazio Vidal eskualdeko bertsolariek,  Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Estebanek ez dauka "ez faboritorik ezta areriorik ere"; Vidalen arabera, "denok borrokatu beharko dugu gogor saioa irabazteko". "Gazteen saioa" izango da, Mendibururen ustean.

  Kultura  Sopela 2018-10-17 16:43

Zornotzara ailegatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Zornotzara ailegatuko da domekan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

Urriaren 21ean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa Zornotzan. Zornotza Aretoan izango da, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Aitor Esteban Etxebarria urduliztarrak, Inazio Vidal Gurrutxaga leioaztarrak eta Unai Mendiburu Valor algortarrak parte hartuko dute. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

  Kultura  Getxo 2018-10-15 11:20

Malen Amenabar larrabetzuarrak irabazi du Santurtziko kanporaketa

Malen Amenabar larrabetzuarrak irabazi du Santurtziko kanporaketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu zuten atzo Santurtziko Serantes kultur aretoan; Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak lortu zituen puntu gehien, 480,5 puntu. Beraz, Igorreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 25ean. Bitartean, Arrate Illaro Etxebarria eta Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" algortarrek hirugarren eta seigarren geratu ziren.

  Kultura  Getxo 2018-10-12 11:55

"Ahal duen guztia ematera" joango da Arrate Illaro

Arrate Illaro Etxebarria algortarrak domekan jokatuko du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa, Santurtziko Serantes kultur aretoan. Bere herrikidea den Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" bertsolariak ere parte hartuko du saioan.

  Kultura  Getxo 2018-10-09 16:47

Santurtzin jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa

Santurtzin jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa

Urriaren 14an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa Santurtzin. Serantes Kultur Aretoan izango da, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Arrate Illaro Etxebarria eta Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" algortarrek parte hartuko dute. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

  Kultura  Getxo  Uribe Kosta 2018-10-08 09:41

Imanol Uriak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

Imanol Uriak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

Finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak; Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bertsozalez bete zen atzo arrastian, udagoieneko lehenengo kanporaketan.

  Kultura  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2018-10-05 22:51

Paule Loizagak eta Imanol Uriak euren buruak dituzte faboritotzat

Paule Ixiar Loizaga sopeloztarrak eta Imanol Uria algortarrak bihar jokatuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa, Gernika-Lumoko Lizeo antzokian. Daborduko prest daude onena emateko, arerioak gutxietsi barik.

  Kultura  Getxo  Sopela 2018-10-02 12:03

Gernika-Lumon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

Gernika-Lumon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

Udagoieneko lehenengo saioa urriaren 6an jokatuko da Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 17:00etatik aurrera; sarrerak salgai daude Interneten eta txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira zapatuan, 16:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Imanol Uria algortarrak eta Paule Ixiar Loizaga sopeloztarrak parte hartuko dute.
  Kultura  Uribe Kosta 2018-09-27 18:07

Bertso-ekosistema osoa prest Bizkaiko Txapelketarako

Bertso-ekosistema osoa prest Bizkaiko Txapelketarako

Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak, talde antolatzaileko kideak... denok batu ziren Bilboko Kafe Antzokian, txapelketaren aurkezpen jaian, atzo, eguaztenean, irailaren 26an.
  Kultura 2018-09-27 10:33

BBTren kanporaketa saioak!

Erabiltzailearen aurpegia ALBE

BBTren kanporaketa saioak!

Urriaren 6an hasiko dira Gernika-Lumon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren kanporaketa saioak. 5 kanporaketa egingo dira eta 30 bertsolarik hartuko dute parte fase honetan, udaberriko fasetik sailkatutako 29 bertsolariek eta 2014an finalista izandako Oihana Bartrak. ALBEtik 8 bertsolari ibiliko dira kanporaketetan eta gai jartzaile, epaile eta talde antolatzailean ere bertso eskolako hainbat kide arituko dira. Eskerrik asko eta zorte on danori!