Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Santurtzin jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 9a, 16:47

Urriaren 14an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa Santurtzin. Serantes Kultur Aretoan izango da, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa horretan, Arrate Illaro Etxebarria eta Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" algortarrek parte hartuko dute. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetara, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Kanporaketa-fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun