Udaltzaingoak eta Ertzaintzak osatutako patruila mistoek gune horren sarbideak kontrolatuko dituzte eta polizia autonomikoaren talde bereziek ondoko guneetan lan egingo dute, ekitaldia normaltasun osoz ospatu dadin.
Trafikoa eta aparkalekuak
Aldaketak trafikoan eta aparkalekuetan eguenean hasiko dira, urriaren 25ean. Azpiegitura ezberdinen muntaketa dela eta, egun horretan, goizeko 06:30ean, Portu Zaharreko aparkaleku handiaren sarbidea itxiko dute eta ezin izango da bertan aparkatu ekitaldiaren logistikaren muntaketa osoa kendu arte. Arrazoi berberagatik, astelehenetik aurrera, hau da, hilaren 29tik aurrera, ondoan dagoen aparkaleku txikia ere itxiko dute.
Martitzenean, hilaren 30ean, goizeko 06:30etik aurrera, Portu Zaharreko sarbidea itxiko dute Igeretxeren biribilgunetik eta ezin izango da autorik utzi Ereagako aparkalekuan ekitaldia amaitu eta ordu batzuetara.
Egun horietan bertako bizilagunen ibilgailuak baino ezin izango dira sartu, behar bezala egiaztatuta.
Eguaztenean, hilaren 31n, kontzertuaren egunean, 15:00etan, Aretxondo kalea itxiko dute trafikoarentzat (garajea duten egiaztatutako auzokideentzat izan ezik). Portu Zaharreko igogailu-zerbitzua eten egingo da 14:00etan eta 15:00etan Genaratxu parkea itxiko da, Usategitik Portu Zaharreraino.
Antolakuntzatik herritarren laguntza eskatu dute; "bertaratzeko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da", udal-iturriek aipatu dutenez.