Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Berriatuan jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa, Itxaso Paiaren partaidetzagaz

Iker Rincon Moreno 2018ko urr. 30a, 13:40

© AZEBARRI KULTUR ELKARTEA

Azaroaren 4an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketa Berriatuako Mendibarren frontoian eta bertan erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen finalaurrekoetan; besteak beste, Itxaso Paia Ruiz algortarrak parte hartuko du saioan. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken kanporaketa jokatuko da azaroaren 4an, domekan, Berriatuako Mendibarren frontoian. 17:00etan hasiko da saioa. Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Asier Alcedo Cano (Portugalete)
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria (Gernika-Lumo)
  • Itxaso Paia Ruiz (Algorta)
  • Lander Ibarluzea Bikandi "Aitxulua"
  • Josune Aramendi Perez (Markina-Xemein)
  • Oihana Bartra Arenas (Bilbo)

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25ean Igorren jokatuko den finalaurrekora; besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera.

Domekan kantatuko duten sei bertsolarietatik bost udabarriko fasetik sailkatu dira txapelketara; Oihana Bartra, ostera, 2014an finalista izan zela-eta, zuzenean sailkatu da kanporaketen fasera.

Berriatuako kanporaketako gai-jartzailea Idoia Anzorandia Kareaga izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
  • Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean

Kanporaketa-fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

Hurrengo saioa

Berriatuako kanporaketan erabakiko da zein bertsolari sailkatuko den finalaurrekoetara. Hauek dira finalaurrekoetarako datak, lekuak eta momentuz ziur sailkatuta dauden bertsolariak:

Azaroaren 18an, Berrizko herriko frontoian:

  • Aitor Bizkarra Ruiz (Plentziako irabazlea)
  • Imanol Uria Albizuri algortarra (Gernika-Lumoko irabazlea)
  • Miren Amuriza Plaza (2016ko finalista)
  • Xabat Galletebeitia Abaroa (2016ko finalista)
  • Puntuazioz 2.a
  • Puntuazioz 5.a

Azaroaren 25ean, Igorreko udal-kiroldegian:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (2016ko finalista)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Santurtziko irabazlea)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (2016ko finalista)
  • Onintza Enbeita Maguregi (2016ko finalista)
  • Berriatuako irabazlea
  • Puntuazioz 3.a

Abenduaren 1ean, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian:

  • Etxahun Lekue Etxebarria (2016ko finalista)
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (2016ko finalista)
  • Jone Uria Albizuri algortarra (2016ko finalista)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Amorebieta-Etxanoko irabazlea)
  • Puntuazioz 1.a
  • Puntuazioz 4.a

Finala: abenduaren 15ean, Bilboko Bilbao Arenan.

Sarreren salmenta

Txapelketako saioetako sarrerak erosteko bide desberdinak daude: alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Berriatuako sarrerak, finalaurrekoetakoak eta finalekoak, denak daude salgai dagoeneko. Beste alde batetik, saioen egunetan bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.

Informazio gehiago

  • Sare sozialetan:

o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Berriatuako kanporaketaren kartela:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun