Joan den urtarrilean arrakala batzuk agertu ziren belargune horretan, lur-irristatzearen ondorioz. Eremua mugarritu eta itxi ondoren, Udalak, lehenengo fase batean, premiazko lan batzuk egin zituen, magalaren egonkortasuna berrezartzeko. Arrakalak zigilatu ziren, landaren egoera ezagutzeko zundaketa geoteknikoak egin ziren eta kaltetutako sareak konpondu ziren, besteak beste.
Orain, bigarren fase bat gauzatuko da, magala behin betiko egonkortzeko. Nagusiki, magal horren beheko aldean hormigoizko harri-lubeta bat ipiniko da, zelaiaren oinaldea finkatzeko; lurpeko materialak hondeatuko dira; zelaian drainatze-sare bat eraikiko da (zelaiko lurpeko urak drainatzeko), inguru horretako euri-uren sareagaz lotuko dena; lur-mugimenduen eraginez kaltetu zen saneamendu-sarea konponduko da, orduan kaltetu eta premiaz zaharberritu zena; eta kaltetutako berdegunea berrituko da.
Lanak egingo diren eremuaren azalera, denera, 2.772 metro koadrokoa da eta horretarako lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 248.000 eurokoa da; Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera finantzatuko dira (156.275 euro emango ditu erakunde horrek).