Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Berrizen jokatuko da azaroaren 18an Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 13a, 13:08

Finalaurrekoetarako txartela lortu du Imanol Uriak, Gernika-Lumoko kanporaketa irabazita. © BERTSOZALE ELKARTEA

Berrizko herriko pilotalekuan izango da hitzordua domekan, 17:00etan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Finalaurreko horretan kantatuko dute Imanol Uria Albizuri eta Unai Mendiburu Valor algortarrek.

Berrizko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai jartzaile lanetan Begoñe Olabarria Astobiza ariko da. Epaimahaiko kideak Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

  • Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:
  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
  • Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Bakarkako lana: gai bati buruz hiru bertso, doinu eta neurri librean

Hurrengo saioak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoa azaroaren 25ean jokatuko da Igorren, udal kiroldegian, 17:00etan.

Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia)
  • Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" (Iurreta)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
  • Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
  • Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)

Hirugarren finalaurrekoa, ostera, Lekeition jokatuko da abenduaren 1ean, 17:00etan, Santi Brouard kiroldegian.

Kantatuko dutenak, hauek:

  • Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
  • Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)
  • Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu)
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo)
  • Jone Uria Albizuri (Algorta)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

Hiru finalaurrekoen ostean, finala jokatuko da. Abenduaren 15ean izango da, 17:00etan, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).

Sarreren salmenta

Txapelketako saioetarako sarrerak erosteko bide desberdinak daude: alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Salgai daude finalaurrekoetarako eta finaleko sarrerak. Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.

Informazio gehiago

o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun