Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Miren Amuriza da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalista

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 19a, 11:45

Mendiburu eta Uria atzoko saioan. © BERTSOZALE ELKARTEA

Berrizko frontoian jokatu zen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa; finalerako txartela lortu zuen Amurizak bere herrian. Imanol Uria Albizuri eta Unai Mendiburu Valor algortarrak laugarren eta seigarren izan ziren; geratzen diren kanporaketa bietako parte-hartzaileek zenbat puntu lortzen duten itxaron beharko dute, finalera igaroko diren edo ez jakiteko.

Bertsozaleek bete-bete egin zuten Berrizko frontoia atzo arrastian; 650 bertsozale elkartu dira bertan. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa izan zen atzokoa, eta kantatu zuten bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz (Abadiño)
  • Imanol Uria Albizuri (Algorta)
  • Julen Erezuma Arzanegi (Gernika-Lumo)
  • Miren Amuriza Plaza (Berriz)
  • Unai Mendiburu Valor (Algorta)
  • Xabat Galletebeitia Abaroa (Lekeitio)

Ariketa denak egin ostean, Miren Amurizak lortu zuen puntu gehien batzea, 515,5 puntu. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du berriztarrak. Horrela geratu ziren atzoko puntuazioak:

  1. Miren Amuriza Plaza 515,5
  2. Xabat Galletebeitia Abaroa 503,5
  3. Aitor Bizkarra Ruiz 485,5
  4. Imanol Uria Albizuri 479
  5. Julen Erezuma Arzanegi 464,5
  6. Unai Mendiburu Valor 460

Atzokoan gai-jartzaile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza ibiliz zen. Epaimahaia, ostera, hurrengoa izan zen: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte (Algorta), Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.

Hurrengo saioa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak hiru finalaurreko izango ditu: atzo jokatuko zena eta beste bi. Hurrengoak izango dira:

Bigarren finalaurrekoa: azaroaren 25ean, 17:00etan, Igorreko udal kiroldegian:

  • Beñat Ugartetxea Ostolaza (Mallabia)
  • Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" (Iurreta)
  • Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu)
  • Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein)
  • Oihana Bartra Arenas (Bilbo)
  • Onintza Enbeita Maguregi (Muxika)

Hirugarren finalaurrekoa: abenduaren 1ean, 17:00etan, Lekeitioko Santi Brouard kiroldegian:

  • Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
  • Arrate Illaro Etxebarria (Getxo)
  • Etxahun Lekue Etxebarria (Larrabetzu)
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (Gernika-Lumo)
  • Jone Uria Albizuri (Algorta)
  • Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)

Hiru finalaurrekoen ostean, finala jokatuko da. Abenduaren 15ean izango da, 17:00etan, Bilboko Bilbao Arenan (Miribilla).

Sarreren salmenta

Txapelketako saioetarako sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Salgai daude finalaurrekoetarako eta finaleko sarrerak. Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.

Informazio gehiago

o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun