"Aulki bat erahildako emakume bakoitzeko. Ikusezina ikusaraziz" lemaren pean, alde batetik, Estatu espainolean 2018an hildako emakume eta ume bakoitzagatik (85) aulki huts bategaz indarkeria matxista salatu gura dute; bestetik, arrazoi desberdinengatik salaketa ez jartzea edo jasaten ari diren indarkeriaren berri ez ematea erabakitzen duten emakumeak ikusarazi gura dira. Hori dena saio sinboliko baten bidez eta horretan manifestu bat irakurriko dute. Gainera, Kankaneo Teatro taldeak inprobisazio-performance bat eskainiko du.
Beste ekintza batzuk
Bestalde, aurreko urteotan bezala, astelehenetik, azaroaren 19tik abenduaren 2ra bitartean puntu lila edukiko duten pankartak ipiniko dira udaletxean, Santa Clara egoitzan, San Nikolas liburutegian, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan eta Bizkaia Zubian. Puntu lila edukiko duten totemak Areetako eta Algortako metro-geltokiaren ondoko plazetan ere jarriko dira.
Gazteen artean indarkeria prebenitzea helburu duen Beldur Barik egitarauak (EAEko erakundek sustatutakoa) aurten partaidetza saioak egin ditu Fadura institutuan, San Nikolas ikastolan, eta Santisima Trinidad eta Azkorri ikastetxeetan, nerabezaroan harreman onei buruz, eraso (hetero) sexistak prebenitzeko.
Aurreko urteotan bezala, Udalak emakumeenganako Indarkeriaren kontrako adierazpen instituzionala onartzeko asmoa du.
Elkarteen jarduerak
Udalak antolatutako egitarauaz gainera, udalerriko emakumeen elkarteek antolatutako jardueren artean, azaroaren 23an, elkarretaratzea izango da Bizkaia Zubia plazan, 19:30ean, Gizatiar elkarteak antolatuta.
Bestalde, Bilgune Feministak adin gabekoen kontrako sexu erasoen aurkako kontzentrazioa egingo du Algortako Telletxe plazan. Era berean, Itzubaltzeta/Romon "Descontraladas" izenburuko antzezpena antolatu dute azaroaren 23rako, 19:00etan, Ibar Nagusien Etxean.