Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2018

Jone Uria: "Saiatuko naiz faboritotzat naukaten horiei arrazoia ematen"

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 27a, 12:00

Jone Uria algortarra estreinatuko da zapatu honetan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren aurtengo edizioan. Gogoa dauka Lekeition kantatzeko, txapelketan inoiz ez zaiolako egokitu bertan abestea. Gainera, "ilusio berezia" egiten dio "Arrate [Illaro]-gaz kantatzeak".

Hirugarren eta azken finalaurrekoa izango da Lekeitiokoa; hala, bertan erabakiko da zeintzuk izango diren finalera igaroko diren bertsolariak. Hori eta kantu-kideak kontuan hartuta (Arrate Illaro, Ander Elortegi, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa eta Txaber Altube), "saio polita" espero du Uriak, "ofizioetan egiteko oso saio egokia". Lehiakideen artean ez du arerio arriskutsurik ikusten, "izatekotan, seguru aski ni neu" dio. Halere, uste du "nerbioak, presioa, tentsioa… horrelako kontuak" direla bere arerioak. Algortarrak "esperantza" dauka batzuen faboritoa bera izatea; hala, "saiatuko naiz horiei arrazoia ematera joaten".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun