Azaroak 25

Hutsik zeuden 85 aulkik gogoratu dituzte espainiar Estatuan hildako emakumeak

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 21a, 12:18

© GETXOKO UDALA

Ia 100 pertsonak parte hartu zuten astelehenean Getxoko Udalak antolatutako indarkeria matxistaren biktimen aldeko ekintzan. Horren helburua zen salaketa publikoa egitea eta hildako emakumeak oroitzea.

Hutsik eta izen-abizenakaz egon ziren 85 aulkik ikusarazi zituzten aurten Estatu espainolean hildako emakumek. Manifestu bat irakurri zuten eta horren lehenengo esaldia hurrengoa izan zen: "emakumeen aurkako indarkeria emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik muturrenekoa eta larriena da".

Manifestuak gogora ekarri zuen 2003. urtetik hona espainiar Estatuan hildako emakumeak 971 izan direla; ikusarazi zituen arrazoi desberdinengatik salaketa ez jartzea edo jasaten ari diren indarkeriaren berri ez ematea erabakitzen duten emakumeak, eta nabarmendu zuen biktimen lehengoratzea lortzeko derrigorrezkoa dela lehenengo eta behin emakumeei ahotsa ematea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun