Bere lana aurkezten lehenengoa izango da Juan Malk, 17:00etan, Rebel Tattooren erakusleihoan. Ondoren, prisa barik baina etenaldirik gabe, askotariko artisten obrek hartuko dute lekukoa, gaueko 22:30ak arte. Ordu horretan, kontzertua egingo dute frontoiaren arkupetan.
Gonbidatutako artistak:
- Juan Malk (Parte-hartze piktorikoa)
- Eriz Moreno (Bideoproiekzioa)
- Imprimiendo 3D (Parte-hartze eskultorikoa)
- VidaLooka
- NoGusano (Hitz bako antzerkia)
- Impro y punto (Antzerkia)
- Misterio Bufo (Antzerkia)
- Unai Azkune eta Jaime Nieto (Musika)