Giltza elkarteak antolatuta, Arteako Herriko Benta errefuxiatuentzako harrera-gunearen inguruko berbaldia egingo dute gaur 19:00etan Algortako Abian kulturgunean. Horretarako, Mikelon Zuluaga gonbidatu dute. Gainera, gaur bertan ikusgai jarriko dute gune horretan bertan joan den uztaileko Mugak Zabalduz Karabanan HIRUKAko Hodei Torres eta Iker Rincon kazetariek egindako argazki-erakusketa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!