Mugak Zabalduz karabana 2018

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-19 10:00

Segitu Mugak Zabalduz karabana zuzenean

Iker Rincon eta Hodei Torres HIRUKAko kazetariak Mugak Zabalduz karabanari zuzeneko jarraipena egin dute. Hemen ikus daitezke unean uneko gertaerak.

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-25 15:31

Mediterraneo itsasoan hildako migratzaileak omendu ditu Mugak Zabalduz karabanak

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres

Europako mugen militarizazioa, portuen itxiera eta Europar Batasuneko politika "xenofoboak" Italia osotik bederatzi egunez salatzen ibili ondoren, Roma ondoko Civitavecchian hartu zuen domekan, hilaren 22an, Mugak Zabalduz karabanak etxera bueltatzeko ferrya. Horretan, Mediterraneo itsasoan hildako migratzaileak oroitzeko ekitaldia egin zuten ekintzaileek. Bartzelonara heldutakoan, gainera, harrera beroa egin zieten karabanan ibilitakoei.

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-25 14:24

Riace, "normaltasunaren utopia", Calabriaren bihotzean

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres eta Iker Rincon

Calabria eskualdeko Riace herrian eman zioten amaiera Mugak Zabalduz karabanako ekintzaileek Italiako ibilbideari. Joan den zapatuan, hilaren 21ean, bertakoek duten harrera-esperientzien nondik norakoak ezagutzera hurbildu ziren herri horretara.

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-17 22:59

[ARGAZKI-GALERIA] Hildako migratzaileak omendu ditu Mugak Zabalduz Karabanak Palermoko Rotoli hilerrian

Palermoko Rotoli hilerria bisitatu du gaur Mugak Zabalduz Karabanak. Bertan, Mediterraneo itsasoan hildako pertsona migratzaileen memoria gorde gura dute Siziliako hiriburuko hainbat elkartek. Ekitaldi xume batean, 2015eko abuztuaren 5ean naufragio batean hildako 57 pertsona omendu ditu Karabanako ordezkaritza txiki batek. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-21 11:03

Europako mugen militarizazioa eta portuen itxiera salatu ditu Mugak Zabalduz Karabanak

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres

Mediterraneo itsasoan hildako pertsona migratzaileak omendu zituen Mugak Zabalduz Karabanak eguenean, hilaren 19an. Horretarako, talde bitan banatu ziren ekintzaileak. Lehenengoak Cataniako portuan bertan ekintza berezi bat egin zuen; besteak, berriz, Pozzaloko portuan dagoen barneratze-zentroaren kanpoaldean. Ondoren, arrastian, Europako kanpo-mugak zelatatzen dituen Frontex agentziaren kontrako manifestazioa egin zuten Catanian, bertako hainbat eragilegaz batera.

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-19 23:15

[ARGAZKI-GALERIA] Frontexen aurkako manifestazioan parte hartu du Mugak Zabalduz karabanak

Mugak Zabalduz Karabanak parte hartu du militarizazioaren eta mugen itxieraren kontrako manifestazio batean, Catanian. Protestaldia Frontex Europako mugen kontrolerako agentziaren egoitzan amaitu da. Bertan, pertsona migratzaileek Europara ailegatzeko pairatzen dituzten arazoak irudikatzeko antzerkia egin zuten, "Mugari ez, Frontexi ez" goiburuaren pean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-19 16:00

[ARGAZKI-GALERIA] Itsasoan hildako pertsona migratzaileak gogora ekarri ditu Mugak Zabalduz Karabanak

Mugak Zabalduz Karabanak ekintza bi egin ditu Sizilian. Pozzaloko portuan dagoen barneratze-zentroaren aurrean itsasoan murgildu dira, errefuxiatuen eta pertsona migratzaileen gorputz bizigabeak ur gainean irudikatzeko; Catanian, ordea, lurrera bota dira erdi biluzik, gorputzak pintura gorriz beteta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-19 11:10

“Lana aurkitzea da gura dugun bakarra, kartzela erraldoi honetatik alde egin ahal izateko”

Testua: Iker Rincon / Bideoa: Hodei Torres

Asilo-eskatzaileen egoera beren-beregi ezagutzeko aukera izan zuten atzo Mugak Zabalduz Karabanako kideek. Mineotik 10 kilometrora dagoen CARAra (Asilo-eskatzaileak Atxikitzeko Zentroa, italierazko sigletan) gerturatu ziren, eta bertan ikusitakoaren ondoren, ekintzaile askok ondorio berdina atera zuen: "hori ez da atxikitze-zentro bat, kontzentrazio-esparrua da".  Gainera, zentro horretan labankada batez hildako emakume bati omenaldia egin zioten.

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-18 22:46

[ARGAZKI-GALERIA] NATOk Rigonella herrian daukan base militarra bisitatu du Mugak Zabalduz Karabanak

Mugak Zabalduz Karabana hurreratu da NATOk Rigonellan daukan base militarrera. Siziliaren erdiguneko instalazio horretatik, Mediterraneo itsaso osoan jazotzen dena zelatatzen dute. Horretarako, MUOS (Mobile User Objective System, ingelesezko sigletan) sistema darabilte. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

  Politika  Uribe Kosta 2018-07-18 22:42

[ARGAZKI-GALERIA] Asilo-eskatzaileen egoera beren-beregi ezagutzeko aukera izan dute Mugak Zabalduz Karabanako kideek



Mugak Zabalduz Karabana hurreratu da Mineoko migatzaileen atxikitze-zentrora (CARA), bertako lagunen bizi-baldintzak ezagutzera.


»» Ikusi argazki guztiak (2)