Saria Ibon Garagartza artista gazteak egindako ikurra izan da berriro IX.edizio honetan.
Imanol Landa alkateak ALBE zoriondu ondoren, adierazi zuen Eskolaren saria ospatu behar dela, bertsolaritza eta bere ezagutza sustatzeko eta bertsogintza belaunaldiz belaunaldi transmititzezko egiten duen lanagatik. "Poztekoa da Getxo bezalako herri batean bertsolaritza hain arrakastatsua izatea. Saria ALBEri emateak agerian uzten du Getxoko euskaldunen arteko harreman sozialak, emozionalak sustatzen dituela eta horren euskaldunen komunitatea trinkotzen laguntzen duela. Euskara Getxon sustrai edo adarrak balira bezala (eskulturaren moduan), hainbat esparrutara zabaltzen ari da, kulturaren, ondarearen eta ahozkotasunaren esparruan loturak, korapiloak osatzen ALBEk egiten duen lana bistakoa dela", amaitu zuen.
Eskolako belaunaldi desberdinen ordezkaritzan, Joseba Santxok, Peru Vidalek eta Paule Ixiar Loizagak saria jaso eta eskertu zuten eta azpimarratu zuten euskara eta bertsolaritza guztionak direla, guztion altxor eta guztion gozagarri. "Euskal gizartea zerbitzatzera etorri ginen eta euskararen munduan eragiteko asmoz egin ditugu orain arteko ekitaldi guztiak", gehitu zuten.