Ireki dute Areetako Mesedeetako Ama elizaren ondoko jolas-gune berritua

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 6a, 09:39
Jolas-gune berria. © GETXOKO UDALA

Areetako Mesedeetako Ama elizaren atzean dagoen jolas-gunea ireki dute, Getxoko Udalak bertan egindako berriztatzea amaitu ondoren. Lanok jolasteko dauden elementu denak berrizteko izan dira, baita inguruko zoladura indargetzailea zaharberritzeko ere. Denera, 48.000 euro inbertitu dituzte horretan.

Jarduera Areetako hainbat jolas-gune berritzeko planaren barruan sartzen da, beren antzinatasunagatik eta egoeragatik, zaharkituta geratu direlako eta horregatik zaharberritzea behar dutelako.

Lan horien ondoren,  Areetako Gobela, Santa Ana eta Novia Salcedo kaleen artean jolasteko dagoen aldea berriztuko da eta baita Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenian, Particular Alonso eta Urkizu kaleen artekoa konpontzeko ere. Biak 2018ko Partaidetza Bidezko Aurrekontuan herritarrek egindako eskaeren ondorioa dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun