Bestalde, Fidias fundazioak jaso zuen entitate boluntarioaren saria XXV. Boluntariotza Topaketan. Bertan Juanjo Quiñones Sarekideko burua, Imanol Landa Getxoko alkatea, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko ordezkariak izan ziren, besteak beste.
Argibe elkartea
Elkarte horretako boluntarioek laguntzen dute erresidentziako egoiliarren bakardadea arintzera, besteak beste, laguntze jarduera, txango, irteera eta lehiaketakaz, gizarte harremanak ez galtze aldera. Boluntarioek parte hartzen dute jardueretan, erresidentziako arduradunakaz koordinatuta. Astean 60 bat lagunek jasotzen dute boluntarioen onura.
Fidias fundazioa
Bestalde, Fidias fundazioak "Irakasle bat, ikasle bat" izeneko proiektuagatik jaso zuen saria. Egoera zailean dauden 7 eta 22 urte bitarteko gazteei ematen diete eskola laguntza aipatutako proiektuan elkarteko kideek. Klaseak haratago doaz, boluntario eta gazteen arteko harreman estuak eta bereziak sortzen baitira. Entitateak 99 pertsona boluntario ditu eta horietatik 67 Getxokoak dira. Getxon aurrera eramaten ari diren egitasmotan 68 ikasle artatzen dituzte