Getxo Antzokiaren irekiera ofiziala atzeratuko dute, hauteskunde orokorrak direla eta

Ainhoa Bretos 2019ko ots. 19a, 12:45

Programazio arrunta martxoaren 26an abiaraziko dute, Udalak adierazi duenez, Andres Isasi Musika Eskolako ikasleen kontzertu bategaz. 

Getxoko Udalak adierazi du Hauteskunde Orokorretarako deialdia dela eta, ezin izango direla egin zentroaren irekiera ofizialeko ekintzak aurreikusitako egunetan. Hala, azaroan egingo dute inaugurazioa, lau egunez luzatuko dena. Zehazki, eraikinaren Ereaga Aretoan izango da ekitaldia, bertan, hainbat kultura elkarte, ikastetxe, abesbatza, tailer artistiko, dantza eta antzerki talde eta eskolek hartuko dute parte.

Udalak azaldu duenez, martxoaren 26an ekingo diote programazio arruntari. Lehen kontzertutik eta urtea amaitu arte, Getxoko kultur egutegiaren jarduera batzuk egingo dituzte antzokian. Emakumeak Musikan zikloa ekainaren 1 eta 2an, VIII. Street Culture Jaialdia ekainaren 8an, Getxoko Dantza Eguna ekainaren 14, 15 eta 16an, Getxoko Abesbatzen Eguna, ekainaren 16an, Getxo Txiki Kanta ekainaren 30ean, Jazzaldia uztailaren 3tik 7ra, Blues Jaialdia uztailaren 18tik 20ra, eta Folklorerena hilaren 22tik 24ra, besteak beste.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun