Getxo Antzokiaren zuzendari teknikoaren lanpostuari perfilaren derrigortasun data kentzea onartu du Kultur Etxeko Kontseilu Artezkariak, EAJ eta PSEren ekimen eta oniritziz, eta PPren abstentzioagaz. Hala, zuzendari teknikoak ez du zertan euskalduna izan.
Erabaki horrek ondorioak dituela azaldu du EH Bilduk, besteak beste, barne-mailan aritzeko hizkuntza gaztelania izatea, baita norbanako zein agente ezberdinekin zuzendari teknikoak egingo dituen harremanak ere. Adierazi dutenez, "gogor" salatu dute "udal-gobernuaren konpromiso eza": "Ez du balio data konkretuetan euskararen erabileraren sustapena egitea, egunerokotasunean horrelako hizkuntza urraketak bultzatzen direnean, ez denean bermatzen udal-instalazioetako arduradun gorenak euskaldunak izango direnik".