“Getxo herri zoragarria da bizitzeko, eta oso harro gaude, baina bi abiadura ezberdinetan bizi da. Berdintasun politikekiko gure konpromezua oinarrizkoa da, jendearen egunerokotasunean lurreratu behar dugu”, azaldu zuen Díaz hautagaiak.
Teresa Laespaldak, aldiz, esan du “EAJren itsasontzia biratzea” lortu dutela Diputazioan: “Ezkerrera egin dute gu hor egon garelako, gobernuari bultzaka. Koalizioan izan bada ere, lan egin dugu politikak beste era batera ikus ditzan EAJk”.
Hautagaitzaren aurkezpena egin ez ezik, hauteskunde orokorretan botoa eskatzeko ere aprobetxatu dute bertaratu direnek. Ander Gil senatariak azaldu du Euskadik “abangoardia” izan behar duela: “Autogobernua defenditzen jarraitu behar dugu, kohesioa funtsezko elementua delarik”.