Udal-hauteskundeak 2019

Nerea Guijarrubia izango da Getxoko EH Bilduren alkategaia

Kerman Santiago Alkorta 2019ko api. 10a, 10:09

© GETXOKO EH BILDU

Apirilaren 6an, zapatua, hautagaitzaren aurkezpena egin zuen Txiki Otaegi plazan Getxoko EH Bilduk. “Gu izango gara EAJ-PP-PSE hirukoteak bultzatu duen ereduaren alternatiba bakarra”, azaldu zuen Nerea Guijarrubia alkategaiak.

“Gure lehentasuna orain arte bultzatu den hirigintza-eredua aldatzea izango da, babestutako etxebizitza bultzatu, landa-eremuak babestu, dendari txikien aldeko neurriak hartu eta kultura indartu”, azaldu du EH Bilduk. Gainera, “Getxoztarra” txartela egin gura dute, herriko dendariak sustatzeko.

Gazteentzat etxebizitza kolaboratiboak sortzea ere bada helburua, eta alokairuarentzat diru-laguntzak handitzea. Bestalde, herriko hainbat auzotan “kultur ekipamenduak” sortu gura dituzte. “Oposizio irmoa” egin duela azaldu du koalizioak: “EAJren kudeaketa negargarria da, Erromo Nagusien Etxearekin, Tosuko aparkalekuarekin edo Getxo Antzokiarekin”.

Nerea Guijarrubia alkategaiaz gain, zinegotziak izateko hogei hautagaiak ere bertaratu ziren zapatuan; Ibon Rodriguez, Itxaso Maseda, Cristina Zamora, Mikel Bildosola eta Idoia Aranguren, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun