Erantzukizuna eskatu diote plataformatik Udalari, Getxoko azken HAPOa 2001. urtekoa dela argudiatuz: “Udalak argi eta garbi hitz egin behar du, eta dokumentu berrian aztertu behar du Arteaga inguruko lurretako plan partziala dokumentuan sartzeko modua”.
Horrez gain, Getxoko gazteentzat sustapen publikoko etxebizitza bat eskuratzea “ezinezkoa” dela azaldu dute, eskaintza “oso urria” dela eta: “Etxebizitza berriak oso gutxi dira, eta bigarren eskuko etxebizitzek prezio izugarriak dituzte. Etorkizuna oso larria da etxebizitza Getxon bilatzen duten pertsonentzat”.