Ugartek 2007. urtean jaso zuen lehen deia Espainiako selekzioagaz jokatzeko, 22 urtez azpiko mundialerako. Besteak beste, Frantziako eta Mexikoko mundialetan jokatzea errefusatu du, 2010ean eta 2014an, hurrenez hurren. Aurten, berriz, Parisen izango den munduko kopan lehiatzeari uko egin dio.
"Ez dut nire burua ikusten podiumera igotzen Espainiako kamisetarekin eta ereserkia entzuten dudan bitartean", aitortu digu Ugartek. Pilotari guztiei bere bidea jarraitzeko gomendioa ere egin die: "Orduan bai ahulduko lirateke Frantziako eta Espainiako selekzioak, pilotarien %90 euskalduna baita".
"Erabaki koherentea" hartu duelakoan dago Ugarte: "Bizitzan bakoitzak nahi duena egiten du, eta bakoitzak hartzen duen erabakia errespetagarria da. Uste dut koherentea izan naizela, Espainiako selekzioarekin jokatzen ez bainintzateke gustura egongo".