Otsailean aurkeztu zuten Partido de Acción Solidaria Europea alderdia Bilbon, Solidaria bertsio laburrean. Idoia mendiaren ildoakaz bat ez zetozen PSE-EEko zenbait militantek bultatu zuten indar berriaren sorrera. Podemoseko kide ohiak ere badaude, eta aurretik sigla batzuen pean militantziari bakoak, Juan Pedro Azkune bera esaterako.
"Soildariak aukera eskainiko die beren aurreko aukera politikoaz pozik ez daudenei, baita ere inork ordezkatzen ez zituela sentitu dutenei", adierazi du Azkunek aurkezpenean. Esan duenez, bere programan lehentasuna edukiko duen gaietako bat segurtasuna da: "Lapurreta-kopuruak gora egin du lonja eta negozioetan, eta gaua dagoeneko ez da segurua Getxoko zenbait gunetan".
Udal-zerbitzuak optimizatu eta modu horretan auzo denei behar bezalako arreta emateko premia ere azaldu du Solidariako alkategaiak. Beraren ustez desoreka handia dago auzotik auzora zerbitzuei dagokienez; "Villamonte aldea, esaterako, ahaztuta dauka Udalak", Azkuneren berbetan. Turismoa bultzatzeko eta merkatari txikien laguntza emateko beharra ere aldarrikatu du.