Udal-hauteskundeak 2019

Getxoko hautagaitza aurkeztu du EAJk, Amaia Agirre alkategaia buru

Unai Brea 2019ko mai. 10a, 14:26

© EAJ

EAJk Getxoko Udalerako hautagaitzako kideak aurkeztu ditu, udalerri horretarako programagaz batera. Irabaztekotan "inguru osoa birmoldatzeko proiektua" martxan ipiniko duela iragarri du Amaia Agirre alkategaiak.

Getxo bat eginik goiburuagaz aurkeztu da jeltzaleen hautagai-zerrenda, kanpainaren lehenengo egunean. "Getxo Bizkaiko golko osoan izan dadila kirol praktikarako hiririk onena, gazteek inguru osasungarrian hazterik izan dezaten, bidegorri sarean eredugarriak izan gaitezen, gure kirola eta gure kultura gure inguruan erreferentzia izan dadin" proiektua dutela esan du Amaia Agirre zerrendaburuak.

Era berean, hainbat gunetan (Iturribarri, Venancio, Konporten, Sarrikobaso, Maidagan eta Ormaza) etxebizitza babestuak egiteko asmoa dutela azaldu du Agirrek, baita ere "nagusientzako egoitza eta gazteentzako etxebizitzak uztartuko dituen proiektu berritzaile bat, belaunaldi ezberdinen arteko elkarbizitza bultzatzeko". Uragaz eta itsasoko kirol-jarduerakaz zerikusia duten enpresen haztegi bat sortzeko asmoa ere agertu du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun