Goizeko 10:30ean hasita, Kresaltxu kalean duten egoitzan egingo dute gosari informatiboa Elkarrekin Podemos izenagaz aurkeztuko den hautagaitza aurkezteko; Podemos Getxo, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak alderdietako kideak eta banako independenteak elkartu dira zerrendan, azaldu dutenez.
Parte-hartzaileen artean egongo dira zerrenda lehenengo biak: Ignacio Robles zerrendaburua, Arabiarako armak-bidalketa batean parte hartzeagataik ezagun egin zen suhiltzailea; eta Paula Amieva, gaur egun GUKeko zinegotzia Getxoko Udalean. Gogoan izan beharra dago GUK bere aldetik aurkeztuko dela maiatzaren 26ko hauteskundeetara.