Aste honetan bertan amaitu dira Arrigunagako Landene belargunea egonkortzeko lanak. Horiek esleitzeko aurrekontua 248.000 eurokoa izan da, eta horietatik 156.275 euro Bizkaiko Foru Aldundiak eman ditu, aurrez ikusi gabeko laguntzen funtsen kargura, Udalak jakinarazi duenez.
Zelai horretan lur-irristatzea gertatu zen, euri-jasaren ondorioz, 2018ko urtarrilean, eta arrakala batzuk agertu ziren udalaren jabetzakoa den belargune horretan. Eremua mugarritu eta itxi ondoren, Udalak, 1. fase batean, lur-irristatzea gertatu eta egun batzuetara, premiazko lan batzuk egin zituen, magalaren egonkortasuna berrezartzeko; 2. Fase batean, martxoaren 14an hasi eta orain bukatu dena, magala behin betiko egonkortzeko lanak egin dira.
Lanak gauzatu diren eremuaren azalera, guztira, 3.880 metro koadroingurukoa izan da.