Barne Barnetik Eguna, zapatuan, Algortako Katea gunean

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 6a, 11:39

Aukera Okerra taldeak diska berria aurkeztuko du. MARIA GOROSTIOLA

Barne Barnetik elkartekoek egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako, hilaren 8rako. Algortako Katea gunean (Salsidu eta Bidebarri kaleen artean) askotariko ekitaldiak antolatu dituzte egun horretarako, hala nola igel-toka txapelketa, bazkaria eta kontzertuak.

Kontzertuen artean, nabarmentzekoa da Aukera Okerra taldea, euren lehenengo diskoa aurkeztuko du: Zorte txarra baino ez. Talde horregaz batera, Arene 6 eta Miñoi arituko dira, azkenengo horiek elektro-txaranga gisa.

Bazkarirako tiketak aldez aurretik eros daitezke, Bulkada eta Salsidu tabernetan, 10 euroan.

Egitaraua:

Ekainak 8, zapatua

  • 12:00 Txupinazoa eta igel-toka txapelketa. Bitartean, pintxada: Blue Boss Sounds.
  • 15:00 Bazkaria (10 euro).
  • 16:00 Ainhoa eta Kerman (kontzertu akustikoa).
  • 18:00 Miñoi! (elektrotxaranga).
  • 20:00 Kontzertuak: Aukera Okerra eta Arene 6.

Pintxada Bulkada tabernan gau osoan zehar, DJ Barcena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun