Virginia Diaz txapeldunari ongietorria egin dio Getxoko Udalbatzak

Erredakzioa 2019ko eka. 6a, 12:55

Imanol Landa alkateak eta udal-talde denetako ordezkari politikoek egin diote harrera Virginia Diazi. © GETXOKO UDALA

Virginia Diaz Rivas Areetako Raspas del Embarcadero Elkarteko arraunlariari ongietorria egin diote gaur goizean Getxoko udaletxean. Diaz lemazain gabeko biko (2-) modalitateko Europako Txapelketa Absolutua irabazi du.

Virginia Diaz zoriondu ondoren bere kirol lorpen erraldoi itzel honengatik, honako hitz hauek helarazi dizkiote: “Dakigun moduan, kirola Getxoren ezaugarrietako bat da, eta komunitatean era oso positiboan eragiten duten balioak eta politika publikoak indartzen laguntzen digu zeharka. Hori dela-eta, gaur zure urrezko domina ospatzen egotea garaipen bikoitza da, beharrezkoa eta zuzena baita maila handiko kirol-praktikak duen balioa saritzea protagonistak emakumeak zaretenean. Zu bezalako erreferenteak izateak izugarri laguntzen die gure gazteei (eta gizarte osoari) zure bidea jarraitzen, ohiturak hartzen eta bizimoduak eraikitzen, horietan exijentzia, umiltasuna eta bikaintasuna ezinbestekoak izanik zuk egiten duzun moduan gailentzeko”.

Virginia Diazek, bere aldetik, Udalari emandako laguntza eskertu dio. "Gaur hemen egotea handia da niretzat. Nire lorpen honek esan nahi du urte guzti hauetan zuon laguntza izan dudala, Udalarena, Klubarena eta nire entrenatzailearena. Aurrerantzean ere babes hori jasotzen jarraitu nahi dut nire ametsa, gure ametsa, lortzeko, alegia, olinpiada batzuetan izatea", aipatu du.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun