Txapelketa kadete, gazte, senior, egokitu eta inklusibo kategorietan jokatu da, gizonezko zein emakumezkoetan. Raspas Arraunek 25 tripulazio eraman ditu txapelketara, arraunlari-taldearen buru Virginia Díaz zela, Europako Txapelketan, 2- modalitatean, txapeldun absolutu berri dena.
Emakumezkoetan, dominak honako ontzi hauentzat izan dira: urrea 1X kadetea, 1X gaztea eta 1X, 2X eta 4X absolutua. Eta zilarra 1X 23 urtez azpikoa eta 2X gaztea.
Gizonezkoen mailan, domina-zerrenda honela osatu da Raspasentzat: urrea 2X gaztea, 2X, 2+, 4X eta 4+ absolutua; zilarra 1X kadetea, 1X 23 urtez azpiko eta 1X gaztea; azkenik, brontzea 2+, 4X eta 4+ absolutua.
Aulki mugikorreko Euskadiko haur eta beteranoen txapelketa asteburu honetan jokatuko da, estropada-eremu berdinean.