Imanol Landak azpimarratu zuen Getxoko alkate izatea ohorea izan dela, "getxoztar batek izan dezakeen kargurik handiena. Gainera, eskerrak emateko unea zela aipatu zuen; horrenbestez, eskerrak eman dizkie hiritarrei azken hiru legegintzaldietan eskainitako konfiantzagatik; bere alderdiari, eskaini dion babesagatik; udalerriko elkarte, klub eta gizarteko gainontzeko talde eta eragileei, baita 12 urte hauetan "udalerria hobetzeko lan egin duten zinegotziei eta udaletxeko langileei, udal politikagintzen benetako egileak direlako".
Landak aipamen berezia egin die bere emazteari, bere bi alabei eta bere semeari, ibilbide luze horretan eman dioten babes eta laguntzagatik; eta, amaitzeko, barkamena eskatu duuneren batean, egiteagatik edo ez-egiteagatik, norbait molestatu, mindu edo kaltetu baldin badu.
Zinegotzi askoren agurra
Beren aulkiak utzi dituzten 14 zinegotzietatik 10ek ere hitz egin dute. Honako hauek: Koldo Iturbe EAJkoa (16 urte Udalbatzan); Raquel González (14 urte), Miguel Ibabe eta Iñaki Gamero PPkoak (azken hori nabarmen hunkituta osasun arazoengatik bere hirugarren legegintzaldia ezin izan duelako bete); Susana Andollo, Kike Prada eta Paula Amieva, GUKekoak; Oier Iturralde EH Bildukoa; José Luis Landa PSE-EEkoa; eta Santiago Sainz, Ciudadanos alderdikoa. Beraien hitzaldietan, eskerrak eman dizkiete hiritar, zinegotzi eta udaletxeko langileei. Horiekaz batera, beste zinegotzi hauek ere utziko dute udalbatza: Elena Coria EAJkoa; Susana de Cos, PPkoa; Maite Arraiza EH Bildukoa; eta Teresa Escalante PSE-EEkoa.
Etzi, zapatuan, hilaren 15ean, 09:30ean, datozen lau urteetarako Udalbatza berria osatzeko eta alkatea edo udalburua hautatzeko saioa egingo da. Saioa streaming bidez emango da udal webgunean: https://www.getxo.eus/eu/ayuntamiento/organizacion-municipal/pleno-directo.