Elorriagagaz batera, Unai Basurko eta Jose Ramon Aurtenetxe nabigatzaileak, Kepa Junkera musikari eta Josu Martinez zinegilea joan ziren Fisterrara. Martinez izan zen, hain zuzen, dokumentala zuzentzeko eta ekoizteko ardura hartu zuena. Tras la ELA en velaren bidez, AEAk gaixoarengan duen eraginaren berri eman gura du Iñaki Elorriagak, eta nabarmendu "orain arte egindako ikerkuntza eskasak" ez duela eman hura sendatzeko modurik. Gaur egun 3.000 pertsona inguruk dute gaitz larri hori espainiar Estatuan; batez besteko biziraupena 3-5 urte artekoa da.
Dokumentala Itzualtzeta/Romo Kukrtuer Etxean erm,angop dute ekainarten 20an (eguena), arratsaldeko 18:00etan. Ilaki Eloorriagaz gainera, Carolina Ramírez Adela Bizkaia elkarteko presidentea eta Julio Gómez medikua egongo dira bertan. Zehazki, San Juan de Dios ospitaleko Zaintza Aringarrien Zerbitzuko koordinatzailea da Gómez.
Sarrera doakoa eta librea izango da, lekua bete arte.