Aretoaren arazo teknikoengatik bertan behera utzi behar izan dute Hitzen Jaialdia

Iker Rincon Moreno 2019ko eka. 14a, 11:49

Adostasunaren Plaza egin zuten 2016an Algortan.

Getxo Antzokiaren azken orduko hainbat arazo teknikoak direla eta, bertan behera utzi behar izan du Getxoko Gure Esku Dagok ekainaren 23rako aurreikusita zuen Hitzen Jaialdia. Antolatzaileek HIRUKAri jakinarazi diotenez, sarrera erosi dutenei dirua bueltatuko diete eta ekitaldia udaren ostean egingo dute, data zehazteke.

Sarrera erosi dutenei dirua bueltatuko zaiela jakinarazi du Gure Esku Dagok. Horretarako, horiek erosi dituzten lekuetara, saltokietara edo kaleko mahaietara jo beharko dute. Horretarako, mahaiak jarriko dituzte aste-akabu honetan eta hurrengoan, ekitaldirako jarrita zeuden orduetan eta lekuetan:

Algortako Kantxa Kirol Moda denda, Baster taberna eta Taberna Berri

Algorta (Telletxe plaza)

  • Ekainak 14: 18:30-20:00
  • Ekainak 15: 12:00-14:00
  • Ekainak 21:18:30-20:30
  • Ekainak 22: 12:00-14:00

Itzubaltzeta/Romo (La Mona taberna ondoan eta Amaya taberna ondoan)

  • Ekainak 15: 13:30-15:00
  • Ekainak 16: 13:30-15:00
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun