Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenaren arabera, ezbehar horren zergatiak zehazteko ikerketa jarri du martxan Ertzaintzak, hilotz bat aurkitzen duten bakoitzean egiten duen bezala. Hala, gazteak Galeatik behera botata bere buruaz beste egin zuen edo ez baieztatu gura du polizia autonomikoak eta, hala izatekotan, baita erabaki hori hartzeko zerk eraman zuen ere.
Iturriek Efe albiste agentziari azaldu diote hainbat hipotesi dituztela mahai-gainean, horien artean eskola-jazarpena jaso izanaren ondorioz bere buruaz beste egin zuela. Jakinarazi dutenez, gazteak nota onak ateratzen zituen eta "ondo integratuta zegoen". Hala ere, aurreko ikasturteetan beste eskola batean egon zen, baina lekuz aldatu behar izan zuten horretan bullynga jasan zuelakoan. Hartara, ertzainek hildako umearen ikastetxea ez ezik, haren egoera pertsonala eta senitartekoakaz zuen harremana ere ikertuko dituzte.