La Voz Inclusiva webguneak azaldu duenez, Pinedak hamaika minutu baino gehitxoago behar izan ditu 2.000 metro betetzeko. "Zaila izan da eguraldiak ez duelako lagundu, haizeak albotik jo du eta. Hala ere, ondo ibili ahal izan naiz izan dudan hobekuntza teknikoari eske", esan du arraunlariak.
Orain, Espainiako Federazioren deiaren zain dago Pineda, Rotterdameko (Herbehereak) Munduko Kopara zein Austriako Munduko Txapelketara joateko. Ez litzateke lehenengo aldia, iazko irailean lortu baitzuen Munduko Txapelketan egotea, Bulgarian. Tokioko 2020ko Joko Paralinpikoetara joateko ametsa ere badu oraindino, baina bere kategoria ez da egitarauan sartu; aukera bakarra modalitate misto batean joatea litzateke. Adierazi duenez, beragaz batera arraunena egiteko neska baten bila dabil, Tokioko hitzorduan parte hartu ahal izateko.
Burmuineko paralisi baten ondorioz hanken mugikortasuna galduta dauka Jorge Pineda gazteak. Jaiotzean medikuek esan bazuten ere ezin izango zuela inoiz oinez ibili, lau urtegaz lortu zuen lehen pausoak ematea. Bizitza osoan kirolean ibili da, eta azken urteetan arrauna izan da beraren espezialitatea.