Algortako Portu Zaharreko jaietako kartel lehiaketan parte hartu duten 15 kartelak ikusi ahal izan ziren atzo, eguaztenean, Portu Zaharreko Etxetxun. Horrez gainera, bertaratutakoek jai-batzordeak izendatutako epaimahaiak aukeratu zituen 6 irudien arteko baten alde bozkatzeko aukera izan zuten.
Hala, bozketaren emaitza hauxe izan zen:
- Oliben jaia - Maite Mentxaka Tena (65 boto). Lehenengo saria, 350 euro.
- Mome - Jasone Molina (51 boto). Bigarren saria, 150 euro.
- Zuri, Berde eta Gorri – Miguel Perera Gómez (47 boto).
- Sardinera - Haizea Naiara Ansoleaga Fernández (45 boto).
- Antzarrak - Egoitz Gallastegi Fullaondo (26 boto).
- MI - Miren Saenz Conde (14 boto).
- Zuriak (1 boto).
Hala, jaietako kartela Maite Mentxakaren Oliben jaia kartela izango da. Lehenengo eta bigarren sariez gain, parte-hartzea saritzekoak ere zozkatu ziren atzo. Pertsona birentzako otorduak Haizea Naiara Ansoleaga eta Jose Mari Saez irabazi zituzten.
Ohi bezala, kartelaren irudiagaz salgai jarriko diren kamisetak egingo ditu jai batzordeak.