Elkartasun aste-akabua egingo dute Itzubaltzeta/Romon

Iker Rincon Moreno 2019ko ira. 4a, 09:16

Oscar Sanchez abokatu itzubaltzetarra epaituko dute irailaren 16an. © OSCAR HERRIAN

"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean irailaren 16an, Oscar Sanchez abokatu itzubaltzetarra barne. Hori salatzeko eta azken horri elkartasuna adierazteko, aste-akabu berezia antolatu dute bariku eta zapaturako Itzubaltzeta/Romon.

Oscar Sanchez eta beste 46 lagunen aldeko aste-akabua antolatu dute Itzubaltzeta/Romon bariku eta zapaturako. Eurei elkartasuna adierazteko eta euren kontrako epaiketa salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Barikuan, gainera, eskualdeko manifestazioa egingo dute, Santa Eugenia plazatik hasita.

Egitaraua:

Irailak 6, barikua

  • 19:00 Kale animazioa: Sopelako joaldunak.
  • 20:00 Eskualdeko manifestazioa "Giza eskubideak. Etorkizuna. Askatasuna. Herrian". Ondoren, parrilada egingo dute.
  • 22:30 Gaubela. Ez ahaztu lo-zakua!

Irailak 7, zapatua

  • 10:00 Gosaria.
  • 11:00 Berbaldia: "Euskal Herria Auzitegi Nazionalean epaitua".
  • 15:00 Herri bazkaria eta bazkaloste musikatua. Tiketak La Mona, Branka eta Topa tabernetan eros daitezke.
  • 19:00 Dantza plaza.
  • 21:00 Kantugira Nafarroa kanta taldeagaz.

* Irailaren 13an kaleratuko dugun 150. HIRUKAn Oscar Sanchezi egindako elkarrizketa sakona irakurri ahal izango duzue.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun