"ETAren espetxe frontea" osatzea leporatuta, 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean irailaren 16an, Oskar Sanchez eta Arantza Zulueta abokatu itzubaltzetar eta lemoiztarra barne.
11-13 sumarioko auzipetuek eta euren abokatuek daborduko “buru-belarri” lanari ekin diotela adierazi dute komunikatu baten bitartez. Epaiketa “kezkaz baina ilusioz” espero dutela azaldu dute: “Indarrez beteta gaude gure aurkako ekinbide judizial, mediatiko eta politikoari aurre egiteko”.
Horrez gainera, epaiketak suposatuko duen “galera ekonomiko ikaragarria” arintzeko moduak aztertzen dabiltzala esan dute. Epaiketaren “bidegabekeria ikaragarria” salatu eta mobilizatzera ere deitu dute.
Sanchezen aldeko elkarretaratzea
Oskar Sanchezi babesa adieraziko diote bihar, hilak 10, Itzubaltzeta/Romon. Kontzentrazioa egingo dute Romo Kultur Etxean, 19:30ean. Fiskaltzak 13 urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatu du getxoztarrarentzat.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun