Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalduko dute bihar

Besteak beste, autodefentsa feministarako tailerrak egongo dira aukeran.

Irailaren 11tik 20ra bitartean zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Emakumeen Jabekuntza Eskolaren ikasturte berrirako izena emateko epea. Jarduera gehienak Jabekuntza Eskolan bertan, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian izango dira

Emakumeen ahalduntzea bultzatzea eta politikan eta gizartean beraien parte hartzea sustatzea ahalbidetzeko, “Eskolak ibilbide sendotua du. Emakumeentzat ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko topalekua izateaz gain, adin eta jatorri guztietakoentzako esperientziak partekatzeko tokia ere da, Mugimendu Feministak garatutako jakintza eta produkzio kolektibo eta partekatutako metodologia erabiltzen dugu. Ikasturte honetako berritasunen artean, gazteentzako autodefentsa feministako tailerra eta koro feminista nabarmendu daitezke”, nabarmendu du Carmen Diaz Kohesio Sozialeko zinegotziak.

Ikastaroak eta tailerrak

2019/2020ko ikasturteak 369 plaza eskainiko ditu, 20  ikastaro, tailer eta hitzalditan (aurrekoan baino bi gehiago eta hiru euskaraz) banatuta, gai  desberdinei buruz eta iraupen desberdinakaz. Jarduera gehienak Jabekuntza Eskolan bertan, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian izango dira. Ikastaroen tituluak hurrengoak izango dira:

  • Xuxurlak, gorputzak eta desirak.
  • Acompañando la infancia y la adolescencia.
  • Nola hitz egin jendaurrean.
  •  “Un buen amor es posible”. El amor desde el feminismo.
  • Edadismo, qué es y como romper con él desde una visión feminista.
  • Bizi zeure gorputza.
  • Aprendiendo a querernos.
  • Taller escucha y contacto.
  • Presentación del libro: Vidas que cruzan fronteras.
  • Autodefensa feminista.
  • Autodefensa feminista para chicas de 12 a 25 años.
  • Sumergiéndonos en el feminismo.
  • Cuando el dolor nos habla.
  • Biorisa, taller de risoterapia.
  • Reforzar el suelo pélvico.
  • El camino del arte, la creatividad como estrategia de empoderamiento.
  • Coro feminista: cantando y componiendo una identidad propia.
  • Ni musas ni pérdidas; debates feministas en torno al Arte.
  • Manos a la luz, taller de electricidad para la autosuficiencia.
  • Guerreras del wasap.

Zelan eman izena?

Izen-ematea egiteko emakume interesatuek inprimaki bat bete beharko dute Urgull kaleko z/g-koan dagoen Berdintasun Zerbitzuan edo HABetan; baita www.getxo.eus udal web gunearen bitartez ere. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena.  Kopurua eskainitako plazena baino handiago bada, zozketa egingo da eta onartuen zerrendak irailaren 27an argitaratuko dira Algortako Villamonteko kultur etxean, RKEn, HABetan eta udal webgunean. Behin betiko matrikula hilaren 30etik urriaren 8ra Berdintasun Zerbitzuan soilik egin beharko da, astelehenetik barikura, 08:00etatik 15:00etara, eta baita martitzenetan eta eguenetan 16:00etatik 19:30era ere.

Prezioak (5-20 euro) ikastaroen iraupenaren arabera izango dira. Diru-sarreren Berme-Errenta jasotzen duten ikasleek, Gazte Txartela dutenek edo langabeziaren txartela dutenek 5 euro ordainduko dituzte ikastaro bakoitzeko. Haurtzaindegi zerbitzua eskatu ahal izango da. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta  berdintasuna@getxo.eus helbide elektronikoan eska daiteke.