Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri zituen Euskadi literatur sarien lehenengo irabazleak. Hala, euskarazko literaturaren atalean, Irati Elorrietari (Bilbo, 1979) eman diote Neguko Argiak lanagatik. Epaimahaiaren arabera, eleberri horrek "merezimendu osoz" irabazi du aurtengo sari nagusia. Pertsonaien arteko harremanak dira kontakizun horren ardatza, baina baita Berlin Alemaniako hiriburua ere, bertan kokatzen delako istorioa.
Haur eta gazte literaturako lanen atalean, Patxi Zubizarretak jaso du saria, Korri, Kuru, korri! lanagatik. Asisko Urmenetak, aldiz, AztiHitza: Xahoren biografikoa liburuan egindako ilustrazioengatik saria irabazi du.
Hala, 18.000 euro jasoko ditu saridun bakoitzak, eta aukera izango dute euren lanak itzultzeko 4.000 euro eskuratzeko ere.
Gasteizko Artium museoan jakinarazi zituzten atzo aurtengo sarituak. Banaketa ekitaldi ofiziala, ordea, azaroaren 18an egingo dute, Donostiako Tabakaleran.