Urrezko domina C1x ontziak irabazi du, emakumezkoen maila absolutuan, non Ondiz Lekubarrik mendean hartu dituen finaleko gainontzeko arraunlariak. Bestalde, C4x+ gazteak (Asier Larrazabal, Kimetz Burutaran, Koxme Burutaran, Aimar Astigarraga eta Aingeru Amundarain –lemazaina-), C2x kadeteak (Nerea Martín-Aragón eta June Burutaran), C2x gazteak (Aimar Astigarraga eta Kome Burutaran) eta C2x absolutuak (Maialen Mielgo eta Izaskun Etxaniz) brontzea eskuratu dute.
Alacanteko Itsas Arraunketako Txapelketan parte hartu ondoren, Raspas Arraunek bukatutzat eman du aulki mugikorreko denboraldia, lehiaketa ofizialei dagokienez. Orain atsedenaldi labur bat egingo dugu eta ondoren datorren kanpaina planifikatu eta prestatzen hasiko dira: "kanpaina berriari begira, amaitu berri den hori bezain arrakastatsua izatea ez ezik, garaipen kopurua handitzeko asmoa ere badugu".