Getxibiziren bitartez Udalak alokairu bidez herritarren eskura ipintzen dituen bizikleta denak "tamaina berekoak direla" adierazi du Eduardo Andrade Getxoko PPren bozeroaleak. "Helduek eta nerabeek baino ezin dituzte erabili, eta ondorioz bete behar dugun gabezia bat dago", gaineratu du. Gaur egun, 14 urtetik gorakoek baino ezin dute erabili Getxobizi; adinez beherakoen kasuan, gurasoek edo tutoreek baimenduta.
"Umeentzako bizikletak ere eskainiz, bizikleta-maileguen sistema familia osoek herriaz gozatzeko aukera ere emango du, txikienen artean mugikortasun jasangarria sustatzeko ez ezik", esan du Andradek.
Horrez gainera, Getxobizik berriro ere bizikleta elektrikoak izateko eskatuko dute popularrek euren mozioan. Eduardo Andradek gogorarazi du 2011n mota horretako hamar bizikleta gehitu zitzaizkiola zerbitzuari, baina ondoren, "arrazoi teknikoengatik", kendu egin zirela. PPk uste du egokia litzatekeela bizikleta elektrikoak erabiltzeko aukera ematea berriro ere, "adin altuko edota mugikortasun urriko pertsonen mesederako".