Programak, saio batzuen bitartez, familiei entzute eta laguntza esparrua eskainiko die, gerta daitezkeen gatazka eta zailtasunak prebenituko ditu, bizikidetza egoera berriaren egokitzapenean lagunduko du, harrera gizarte berrian berrelkarturiko pertsonen adaptazioan lagunduko du eta udalerrian berrelkartu diren familien autonomia bideratuko du. "Jakin badakigu familiek migrazio-proiektu bati ekiten diotenean, aldaketa, erronka, zailtasun eta esperientzia berri ugariri egin behar dietela aurre, eta horretarako prestatuta egotea garrantzitsua da. Horregatik uste dugu partekatzen eta sustatzen dugun Harrera politikaren barruko programa honek prozesu horretan lagun diezaieketela", nabarmendu du Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.
Pertsona jasotzaileak
Programa seme-alabak edota ezkontidea berriz elkartzeko prozesua hasten duten eta Getxon bizi diren atzerriko pertsonentzat da. Horiek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute eta erreferentziako gizarte langilearen hitzordua eskatu beharko dute hurrengo telefono zenbakietan: 944 660 101 (Algorta-Neguri), 944 660 130 (Andra Mari) eta 944 660 153 (Romo-Areeta).
Gainera, senideakaz berriz batzeko eta elkartzeko prozesuan dauden familiek Bidez Bide Gizarte Sustapenerako Kultur Arteko Elkartearen gidaren egokitzapena jaitsi dezakete udal webgunetik (https://www.getxo.eus/eu/inmigracion/acogida-a-personas-inmigrantes/familias-reagrupantes).
Udalak programari buruzko informazioa bidali die udalerriko ikastetxeei eta osasun zentroei, horren zabalpena lortzeko. Programa honen beste baliabide osagarri batzuk dira Harrerako Gidak (Kaixo.Getxo, harrerako baliabideen Gida; Liburutegiak Topaleku eta Hizkuntza Harrerarako Gida), eta Aholku Sarea, Eusko Jaurlaritzaren Atzerritarrenganako Aholkularitza Zerbitzua (900 840 890). Materialak www.getxo.eus/kulturartekotasuna loturan jaits daitezke.