Simplicissimus obra XVII. mendeko alemaniar nobela pikaresko baten izenburuan dago oinarrituta eta 30. hamarkadako Berlingo kabaret garaiko hiru komikoren bizitza eta lana izan dituzte gogoan ikuskizun horretarako: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink, hain zuzen ere. Olatz Ganboa da Fritz Grunbaum pertsonaia interpretatzearen arduraduna; beste biak Getari Etxegaraik eta Patxo Telleriak antzeztuko dituzte, hurrenez hurren. Era berean, Adrian Garcia de los Ojosek zuzeneko musika jarriko dio ikuskizunari.
Azaroaren 26an eta 27an obraren estreinaldia egingo dute Bilboko Arriaga Antzokian; hala ere, Ganboak aurreratu digunez, abenduaren 20an Leioara ekarriko dute Alemaniako hiru umorista horien kontakizuna.