Amaia Agirre Getxoko alkateak entrenatzaile gaztea zoriondu zuen, euskara egunerokotasunera eramaten duelako, kirol mailara eta lagunartekora, eta nabarmendu zuenez, “sariarekin giro informalean ari diren hainbat eta hainbat pertsonen ahalegina saritu eta prestigiatu nahi du Udalak". Alkateak esan zuen etorkizunera begiratzen duenean horrelako adibide asko ikusten dituela, "bakoitzak nahi duen esparruan, nahi duen jardueran euskaraz ere egin ahal izateko aukerak ematen dituen Getxo bat ikusi nahi izango nuke eta hori Marenek eta beste askok argia ereiten ari direlako emango da".
Maren Goienagak, bere aldetik, eskerrak eman zizkien gurasoei, lagunei eta kirol familiari, eta nabarmendu zuenez, "gehienok aitzakia bat besterik ez dugu behar euskaraz hitz egiteko, eta aitzakia hori lehen hitza euskaraz egitea bada, euskaldunok egin dezagun euskaraz gure artean".