Arraunlari biek lortutako "aparteko" emaitzak eta "egindako ahaleginengatik" lortu dute saria, OEBk nabarmendu duenez. Espainiako Arraun Federazioak sari hori banatuko du laster egingo duten Urteko Sari Galan.
Bestalde, Espainiako Arraun Federazioak garatzen duen "Emakumea eta Kirola" programaren barruan, Virginia Diazek mintegia emango du gaur, abenduak 19, Romo herri-ikastetxean, 15:00etan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Mintegiaren helburua da Diazek berak ezagutzera ematea nola igaro den kirol-praktikaren fase desberdinetatik, hastapenetatik hasi eta errendimendu handiko kirolariaren mailara arte, gaur egun maila horretan baitago, nazioarteko emaitza handien ondorioz.