Gazteak ere zurrumurruen kontra

Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 13:46
Artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Zurrumurruren aurkako hausnarketa topaketa egingo dute datorren urtarrilaren 12an, 12:30etik 14:30era, Romo Kultur Etxean. Getxoko Udalak sustatutako Zurrumurrurik Ez Estrategian parte hartzen duten gazteen taldeak antolatuta, ekimenaren helburua izango da aipatutako taldeak egiten dituen jardueren berri zabaltzea eta, aldi berean, udalerrian kultur artekotasuneko bizikidetza bultzatzeari buruz hausnartzea.

Topaketan film labur batzuk ikusi ahal izango dira eta hainbat dinamika eramango dira aurrera, elkar hobeto ezagutzeko eta zurrumurrurik, aurreiritzirik eta estereotiporik gabeko harremanen aldeko apustua egiteko.

Parte hartu gura duten gazteek 606 050 662 telefono zenbakiaren edo antirumores@getxo.eus helbide elektronikoaren bitartez eman beharko dute izena.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun