Goizeko bide-mozketen ondoren, Algortako Telletxe plazan bildu da dozenaka grebalari, erdiguneko kaleetan zehar piketeak egiteko. Algortako erdigune ia osoa itxita egon da goizean zehar; beste hainbat establezimenduk grebalarien presentziaren ostean itxi dute pertsiana.
Pentsio, lan eta bizitza duin baten aldeko aldarriakaz batera, emakume migratzaileek eta zaintza lanetan diharduten pertsonek bizi duten egoera ere nabarmendu dute grebalariek, besteak beste.