Goizeko zuzeneko jarraipena:
Goizean goiz hasi dira Uribe Kostan gaurko greba orokorraren aldeko mobilizazioak. Ehunka lagunek hartu dute parte herriz herri egindako piketeetan, kotxe-karabanetan, bide-mozketetan eta bestelako ekintzetan, 12:30ean hastekoa zen Bilboko manifestazio nagusirantz abiatu aurretik. Denda eta taberna ugari itxita egon dira Algortako erdigunean, beste herrietan ez hainbeste; industriari dagokionez, lanean jardun dute eskualdeko enpresa gehienek. Hona hemen goizak emandako hainbat irudi.
2020 urt 30 Uribe Kosta
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!